Gutaz

gureFILOSOFIA

XEHETASUNEN GARRANTZIA
Arroka Berri xehetasunak garrantzitsuak, oso garrantzitsuak direla uste dugu. Beira bikaineko kopak, kalitateko mahai-zapiak, eserleku erosoak, mahai handiak, mahai-tresna egokiak, baxera distiratsua edo plater «abegikorrak». Gure ustez hamaika xehetasun txikik jatetxeko egonaldiaz gozatzea ekar dezakete. Xehetasun guzti-guztiak zaintzen ditugu; besteak beste, mahaien eta jankideen artean tarte nahikoa egotea, eremu bakoitzerako zuzeneko eta zeharkako argia edota garbiketa, beti arreta handiz egin beharrekoa.

gureZERBITZUA

KALITATEA, ZERBITZUA ETA PRODUKTUA
Hori guztia alferrik izango zen arreta egokirik gabe, gure bezeroak ahalik eta hoberen sentiarazteko ahalegin guztien neurriko zerbitzurik gabe. Eta xehetasunak garrantzitsuak badira, zer esanik ez karta eta, ondorioz, produktuak. Gure eskualdeko kalitateko eta sasoiko produktuak beste toki batzuetako onenekin nahasten ditugu bertan. Horregatik, hain zuzen, gure kartan Txingudiko badiako arraina, Gipuzkoako basoetako onddoak nahiz Huelvako ganbak elkartzen dira. Eta huts egiten dugunean, guk ere izaten baitugu akatsik, egoera ahalik eta azkarren eta eraginkorren konpontzen dugu; izan ere, gure etxeko egonaldia errepikatu nahi izateko bezain atsegina izatea da gure helburu bakarra.

gureLANTALDEA

GURE PLATERIK ONENA.
Sukaldean
Amaia Galán
Iker Etxeberria
Mikel Lajo
Ander Ramos
Aitor Bardasco
Juan Pablo Donofrio
Xu ….
Zerbitzariak
Silvia Peces
Vanessa García
Mike Flores
Ada Lopez
Sergio de la Vega
Ricardo Estrada
Pedro Mateo
Rosa Aguilar
Maria Eugenia Zubiria
Garbiketa
Oscar Molina
Ming…
Irene Velázquez
Eta gainera
Susana Polo
Laura de la Vega
Brigitte de Brito


Gure chef eta sukaldariburu
Gorka Cepeda

Eta aparteko laguntzaile
Jesus Ancisar


 

guneakARROKA BERRI

GUNEEN ETA GIRO EZBERDINEN BANAKETA.
Gure jatetxean guneak kontu handiz banatuta daude eta haietako bakoitzean argia eta orientazioa ahalik eta gehien baliatzen ditugu bezeroak etxean baleude bezala senti daitezen.

Guneen edukiera:

Lehen solairuko jantokia: 100 pertsona.
Beheko solairuko jantokia: 40 pertsona.
Terraza: 110 pertsona.
Aparkalekua: 55 auto.


galeriaJATETXEA

 
  • Enpresaren afaria jatetxe honetan egin genuen, eta guztioi izugarri gustatu zitzaigun. Oso zerbitzu ona, eta oso lehengai onak oro har. Gomendatzeko moduko tokia, baina ona dena ordaindu ere egin behar da…
    Carlos R.
  • Urtero bi aldiz alde horretara joan ohi gara egun batzuetarako, eta urtero jatetxe honetara joaten gara; jana ezin hobea, tratua bikaina, haien detaileak… dela etxeko aperitiboa, dela bigarren platerarekin zerbitzatzen duten koktela edota kafearekin batera ateratzen dituzten zizka-mizkak… bikain. Umeekin oso ongi portatzen dira, eta kanpoan dagoen zabua, gainera, ederki datorkie; zen erako lorategia ere kopa batzuk edateko… oso ongi, guztiz gomendagarria, horregatik itzultzen naiz beti.
    Inge A
  • Aurtengo udan ere egon gara jatetxe honetan. Urtero joaten ohi gara eta beti pozik ateratzen gara. Tratua oso ona da. Jana kalitatekoa, oso gozoa eta ongi aurkeztua. Toki atsegina da umeekin joateko. Heldu den urtean itzuli egingo gara.
    Xan_13
  • Jatetxe honetan bitan egon naiz eta poz-pozik atera nintzen bietan. Sukaldaritza landua, kalitateko produktua eta kopuru handiak, guztia giro oso atseginak eta zerbitzu arretatsuak lagunduta. Hirugarren bat ere itzuliko gara, jakina.
    Minuse
  • Hiru kokotx, zezen-isats eta masail errazio-erdi jan nituen… ezin hobeak. Arreta, bikaina. Azkenak izan ginela uste badut ere, ez zizkiguten kopak kobratu. Prezio oso zuzenak.
    Josep 46